Pantera espezie berria Borneon

2007ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Geneva. WWF Munduko Ingurumen Funtsak inoiz inon lehendik ikusi gabeko espezie berri bat aurkeztu zuen atzo Genevan (Suitza): Borneoko pantera lainotsua. Indonesiako uharte horretako panterak bereizgarri apartak dituela esan dute. Izan ere, Asiako hainbat tokitan ere bizi dira pantera lainotsuak, baina ezberdinak dira. «DNA ikerketek erakutsi dute bi espezieen artean 40 ezberdintasun inguru daudela», azaldu zuen atzo WWF erakundeko Stephen O'Brien ikertzaileak. Borneon ez dakite zehatz zenbat pantera lainotsu dauden; 8.000-18.000 artean daudela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.