Paperik gabeko 24 etorkin atzeman dituzte Italian
ERROMA. Italiako hegoaldean, Calabriako kostaldean, 24 kurdu zihoazen ontzi bat atzeman zuten atzo kostazainek. Etorkinen artean lau emakume eta hiru haur zeuden. Hainbat egun zeramatzaten itsasoan, baina ia gehienak onik aurkitu zituzten. Bat, hala ere, Locri ospitalera eraman dute. Turkiaren menpeko Kurdistangoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu