UMP Frantziako alderdi eskuindarrak paperik gabeko etorkinen osasun arreta murriztu nahi du. Lege proiektu bat prestatzen ari da paperik gabeek osasun arreta doan jaso ahal izatea mugatzeko. Hain zuzen ere, arreta larrialdi egoeretan soilik ematea proposatuko du. Frantziako Gobernuak etorkinentzat 2000. urtean abian jarritako zerbitzuak sortzen dituen «kostu handiak» moztu nahi dituzte horrela. Esan dute neurriak ez liekeela eragingo haurdun dauden emakumeei eta haurrei.
2011n, oraindik gobernuan zeudela, zerbitzua doan izan beharrean urtean 30 euro kobratzea erabaki zuten eskuindarrek. Sozialistek, ordea, agintera iritsi zirenean, baliogabetu egin zuten neurria. Orain, Frantzian hiru hilabete baino gehiago daramaten paperik gabeko etorkinek doan dute osasun arreta.
Paperik gabeko etorkinei osasun arreta mugatzea proposatuko du UMPk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu