Papuan elkarlana adostu dute aurkari politikoek
PORT MORESBY. Papua Ginea Berriko Herriaren Kontseilu Nazionaleko bi ordezkarik elkarlanerako konpromisoa hartu dute, hilabeteetan gatazkan egon eta gero. Gatazka iaz hasi zen, Michael Somare lehen ministro zela gaixotu, eta haren kargua Peter O'Neillek hartu zuenean. Somare kargura itzultzen saiatu zen gero, eta Auzitegi Gorenak haren aldeko epaia eman zuen, baina gobernuak O'Neillen alde egin zuen. Ekaineko bozen emaitzetan euren alderdia garaile irtengo delakoan hartu erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu