Paraguai Unasurretik ere kanporatu dute
ASUNCION. Mercosurrek Paraguai behin-behinean erakundetik kanporatu ondoren, Unasurrek ere erabaki bera hartu du. Berriz hauteskundeak egin arte, beraz, Paraguai ez da Brasilen, Argentinaren, Uruguairen eta orain Venezuelaren merkatu komuneko erakundeko kide izanen, ezta Hego Amerikako herrialdeen batasuneko kide ere. Fernando Lugo presidentea kargutik kentzeko prozesua estatu kolpetzat jo dute denek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu