Arafaten Mukatako etxera hiru sendagileko talde bat joan da. Arafatek ez du handik irten azken hiru urtean, baina orain, nahi badu handik ateratzeko baimena eman dio Israelek.
Arafaten gabinetetik eman den informazio ofizialaren arabera, bere osasun egoera egonkortu egin da. Baina, ez identifikatzeko eskatu duen ministro batek "oso-oso larri" dagoela esan du.
Buruzagitzaren lekukoa
Arafaten osasun egoera aldrebesteak kezka sortu du palestinarren artean. Izan ere, PANeko buruzagiak ez du inoiz bere lekuko argirik izendatu, publikoki behintzat.
Zurrumurruen arabera, hiru laguneko talde bat osatu du Arafatek, lan hori egiteko.
Ekialde Hurbila
Parisera eramango dute Arafat, han artatzeko
Frantziako presidentziako iturriek jakinarazi dutenez, Jasser Arafat palestinarren presidentea Parisera eramango dute, laster, hango erietxe batean ingresatu eta artatzeko. Informazo kontrajarriak zabaldu dira Arafaten osasun egoerari buruz, baina odoleko zelulen disfuntzio bat duela agertu du haren medikuetako batek. Palestinarren presidentearen motelaldiak kezka handia piztu du, haren ondorengoa izendatzeak barne borrokak sor baititzake palestinarren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu