Frantzia

Parisko saltoki handi batean lehergaiak aurkitu dituzte

Ekintza beregain hartu duen taldeak frantziar soldaduak Afganistandik alde egitea exijitu du.

2008ko abenduaren 16a
15:24
Entzun
Frantziako Poliziak Au Printemps saltoki handietako komunetan lehergaiak aurkitu ditu gaur, Paris erdian. Hirugarren solairuan topatu ditu eta, Poliziaren arabera, lehergaiz betetako bost poltsa zeuden. Artean ez eztanda egiteko moduan, detonagailurik ez zeukatelako. Eraikina jendez hustuarazi du Poliziak.

Ekintza beregain hartu duen taldeak frantziar soldaduak Afganistandik alde egitea exijitu du, ikerketako arduradunek baieztatu dutenez. Hauek uste dute gaurkoa "oharrazpena" izan dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.