Ipar Irlanda

Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak dituzte gaur

Hauteskundeak baino gehaigo da gaur Erresuma Batuaren kontrolpean diren Irlandako iparraldeko sei konderrietan egitekoa dena. Botoa ematera deituta dauden herritarrek etorkizuneko Gobernua aukeratzeaz gain, bake prozesua babesten duten ala ez erabaki behar dute. Bertako alderdiek hainbta mezu zabaldu dituzte, eta bake prozesuari ekiteko bide ezberdinak proposatu dituzte. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak erantzun die Ipar Irlandako alderdiei, esanez, ez dutela berriz negoziatuko beste bake prozesu bat, "dagoena aplikatu beharra dagoelako".

2003ko azaroaren 26a
11:35
Entzun
Botoa ematera deituta dauden herritarrek etorkizuneko Gobernua aukeratzeaz gain, bake prozesua babesten duten ala ez erabaki behar dute. David Trimble lehen ministro ohiaren arabera, etorkizunari begira bakearen mesedetan Ostiral Santuko Akordioaz babestu behar direla, bake prozesua babestu behar dela, muturreko alderdien aurrean. "Imajinatu muturrekoek gobernatutako Ipar Irlanda, hori amestgaiztoa litzateke eta hori ezin da gertatu helmuga bistan daukagun honetan".

Laboristak ere unionista moderatuekin ere bat datoz, eta bake prozesua babestearen alde agertu dira. Horren aurrean, Sinn Feinek "berdintasunaren Irlanda" eraikitzeko helburua azaldu die kanpainan zehar boto emaileei. Dominique Doherty Sinn Feineko Derryko bozeramailearen esanetan, bake prozesuak aurrera egitekotan Irlanda bateratzea lortuko dutela esan du bide baketsuak erabiliz. "Berez baikor gara" esan du Sinn Feineko bozeramaileak. Ian Pasley artzain protestantearen alderdi unionistak mehatxupean jarri du Ostiral Santuko Akordio osoa eta "bidezko akordioa" aldarrikatzen dute.

Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak erantzun die Ipar Irlandako alderdiei, esanez, ez dutela berriz negoziatuko beste bake prozesu bat, "dagoena aplikatu beharra dagoelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.