INDIA

Parlamenturako hauteskunde maratoia abiatuko da gaur

Erredakzioa
2004ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Legebiltzarrerako eserlekuak banatzeko botoa ematen hasiko dira gaur indiarrak, herrialde erraldoia osatzen duten 15 estatu eta bi lurralde autonomoetan. Bost saiotan egingo dira bozak, eta maiatzaren 10ean dira bukatzekoak. Hauteskundeei boikot egiteko deialdia egin duten Kaxmirgo talde independentisten eta iparraldeko zein erdialdeko hainbat estatutan dabilen gerrilla maoistaren erasoen beldur, bi milioi polizia zabaldu dituzte. Lehen aldiz, erabat elektronikoa izango da bozketa. Atal Behari Vajpayee lehen ministroaren Bharatiya Janata Party eskuin hinduistako alderdia garaipenaz ziur dago. Vajpayee «erabateko gehiengoaz» mintzatu zen atzo, nahiz eta egun 22 alderdiz osaturiko koalizio bati esker agintzen duen. Leiako hurrengo talde nagusia Sonia Gandhiren Kongresuaren Alderdia (CP) da.

Indarkeriaren itzala handiada hauteskundeotan. Atzo bertako gobernuko bi kide zauritu zituzten Kaxmirren, beren autoari granadaz eraso eginik. Pakistandik Indiaren menpeko Kaxmirrerako muga zeharkatzen ari zirela hiru ustezko gerrillari hil zituen Armadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.