SOSLAIA. Julian Sanchez Melgar

'Parot doktrinaren' sortzailea, eta askoz gehiago

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2017ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Julian Sanchez Melgar (Palencia, 1955) Jose Manuel Maza Espainiako fiskalburu zendu berriaren ordezko izateko proposatu du PPk.Euskal Herrian ez da batere arrotza haren izena: Parot doktrinaren txostengilea izateaz gainera, euskal presoen Espainiako eta Frantziako espetxe zigorrak batzearen kontrako jarrera izan zuen. Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak ere topo egin zuen haren bidean. Hernaniko alkate zela, Auzitegi Nazionalak urtebeteko espetxe zigorra ezarri zion, mitin batean terrorismoa goratzeagatik, eta Gorenak, baliorik gabe utzi, Sanchez Melgarren kontrako iritziaren gainetik. Horixe haren curriculum luzearen lagin bat. Lagunak ere baditu: Juan Ignacio Zoido Barne ministroa edota Angel Acebes Jose Maria Aznarren Barne eta Justizia ministroa. Europan hartu zuen danbatekoa Parot doktrina giza eskubideen kontrakoa zela erabaki zutenean. Orain, Carles Puigdemonten prozesua dela-eta Europara jotzeko aukera izango du, PPren proposamena Espainiako Kongresuan onartzen badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.