Parte hartze handia izan da Egiptoko bozen hirugarren faseko hasieran

Manifestarien aurka erabilitako gehiegizko indarra Mubaraken «hutsegiteetako bat» izan da fiskalarentzat

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Egiptoko Herri Baztarra—behe ganbera— aukeratzeko hauteskundeen hirugarren fasea hasi zen atzo —gaur amaituko da—. Bederatzi probintziatako 14,5 milioi herritarrek dute botorako aukera, eta 150 diputatu hautatuko dituzte. Parte hartze handia izan zen atzo, eta Askatasuna eta Justizia alderdi islamistak lehen bi fasetan lortutako gehiengoa indartzea espero da.

Bertzetik, Hosni Mubarak presidente ohiaren aurkako auzian, hark egindako «hutsak» deskribatu zituen fiskalak atzo: Gamal semeari boterea uzteko asmoa, protesten aurka «gehiegizko indarra» erabiltzea, eta Egiptoko egoera orokorraren «hondatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.