Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusi ohia ez da izango PSOEko idazkari nagusia, ez baita aurkeztuko. Hala jakinarazi du alderdiak ohar bidez.
"Indarrez eta gogoz" dagoela dio, baina duela bi aste jendaurrean adierazitakoari eusten dio; hau da, "PSOEren idazkaritza nagusirako prozesu irekian ez lehiatzea" erabaki du, eta alderdiari laguntzen jarraitzea da haren asmoa.
"Idazkari nagusia dena dela, nire ahalegina hor izango du, alderdi indartsu eta batu bat osatzeko".
Maiatzean iragarri zuen PSE-EEko idazkari nagusi izateari utziko ziola.