ARMENIAKO BOZAK

Paxinianen alderdiak irabazi ditu hauteskundeak Armenian

Oposizioko Armenia koalizioak salatu du «hauteskunde iruzurra» egon dela.

Nikol Pashinian, Itun Zibikoko liderra. EFE
jone arruabarrena
2021eko ekainaren 21a
10:26
Entzun

Oraindik botoen %40a soilik zenbatu bada ere, aurreikus daiteke Armeniako behin-behineko lehen ministro Nikol Paxinianen Itun Zibikoa alderdiak irabazi dituela igande honetan Armenian egin diren hauteskundeak. 2020. urte bukaeran Azerbaijan eta Armeniaren arteko gatazkaren ondoren deitu zituen hauteskundeak Panishianek berak.

Azken datuen arabera, Paxinianen alderdiak bozen %58,02 lortu ditu. Haren atzetik Armenia koalizioa lortu du boto gehien (%18,75), eta atzean geratu dira Nik Daukat Ohorea alderdia (%5,39), Armenia Joritu (%4,59) eta Errepublikako Alderdia (%2,72). Parte hartzea altua izan da. Izan ere, 2018. urtean egin ziren azken hauteskundeetan biztanleen %48,63ak hartu zuten parte, eta oraingo honetan, %49,4a joan da hauteslekuetara.

Emaitzak ezagutzearekin batera, Paxinianek adierazi du «hauteskunde iruzurraren orrialdea» Armeniako historian «betirako itxita» dagoela. Hala ere, adierazpen horien ondoren, Armenia koalizioak hauteskundeetan iruzurra egon dela salatzen duen komunikatu bat atera du. Bertan, azaldu dute hainbat hauteslekutan «aurrez antolatutako iruzurra» egon dela erakusten duten zantzuak daudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.