Pazko uhartean «ordena» bermatuko du Txilek

2010eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
SANTIAGO. Azken urte erdian istiluak egon dira Ozeano Bareko Pazko uhartean, hango biztanleen eta Txileko agintarien artean. Bertako herri indigenak lur batzuk utzi zizkion estatuari, baina horiek ekimen pribatuen esku utziko zituen beldur, okupazioei ekin zieten bertakoek. Joan den ortziralean, baina, karabineroek eraikin bat hustu, eta 23 lagun zauritu eta sei atxilotu zituzten. Sebastian Piñera Txileko presidenteak adierazi du elkarrizketa baztertzen ez duen arren «ordena publikoa» bermatuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.