PCEr-ko bat eta GRAPOko beste bat absolbitu dituzte
MADRIL. Manuel Perez Martinez PCEr Espainiako Alderdi Komunista Berrosatuko idazkaria eta Maria Victori Gomez GRAPOko kidea errugabetzat jozituzten atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean. 1998an Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren egoitzetan hiru bonba jartzea egozten zieten. Epaileen esanetan, ordea, PCEr-ko eta GRAPOko kide izate hutsagatik ezin dira «eraso terrorista batekin» lotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu