Artur Mas Generalitateko presidente izandakoak ez du bat egingo Carles Puigdemonten alderdiarekin, eta PDeCATen zerrendetan jarraituko du, baina lehen lerrotik urrun. Hala jakinarazi zuen atzo. «30 urtez gehitu eta barneratzea helburu zuten proiektuetan aritu naiz, eta ez da nire asmoa ibilbide politikoaren amaieran banaketa eragin dezakeen zerbaitetan parte hartzea», esan du Masek.
Dena den, zatiketa «arriskutzat» du oraindik Masek, eta ez egitatetzat. Haren esanetan, oraindik bada elkar ulertzeko aukerarik, nahiz eta Puigdemontek militantziari uko egineta Torrak Angels Chacon sailburua kargugabetu ostean, «gero eta urrunago egon».
PDeCATen jarraituko duela iragarri du Masek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu