italia

PDL eta Lega Nord alderdiek bozetan elkarrekin aurkezteko akordioa adostu dute

Berlusconik baieztatu du baina ez du jakinarazi nor izango den zerrendaburu.

2013ko urtarrilaren 7a
13:08
Entzun

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak baieztatu duenez, PDL alderdia eta Lega Nord otsailaren 24 eta 25eko bozetan elkarrekin aurkezteko akordioa adostu dute bart. "Habemus papam", esan du Berlusconik.

Oraindik ez dute jakinarazi nor izango den zerrendaburua. Lega Nordek ez du Berlusconi izatea nahi, baina horrek gaur eman duen elkarrizketan esan du lehen ministro nor izango den, irabaztekotan, bozen ondoren erabakiko dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.