Benedikto XVI.a aita santuak Irlandan pederastia kasuetan inplikatuta dauden elizbarrutiak eta apaiztegiak ikuskatzeko agindu du gaur, eta adierazi du delituak egin zituzten apaizek "Jainkoaren eta auzitegien aurrean erantzun" beharko dutela.
Hark Irlandako katolikoei idatzitako gutuna argitaratu du Vatikanoak, eta Sean Brady Irlandako Eliza Katolikoko kardenalak "eskertu" egin du aita santuak eskutitza egin izana, "kezka handia duela erakutsi baitu".
Benedikto XVI.ak adingabekoen aurkako sexu gehiegikeriekin "lotsa" sentitzen duela agertu du. Irlandar gotzainak ere kritikatu ditu, "gertakizunak kudeatzen ez zutelako jakin". Aita santuaren arabera, gotzainek aitortu behar dute akats larria egin izana eta ez zutela Eliza zuzentzen jakin.
Otsailean Benedikto XVI.ak berak, Irlandako artzapezpikuekin bildu ondotik, Elizaren ardurapean ziren zentroetan haur eta gaztetxoei egindako sexu gehiegikeriak "krimen larri" direla adierazi du zuen.
Irlandako elizgizonek egindako Ryan txostenaren arabera, 70 urtean milaka, haurri sexu gehiegikeriez gain, tortura fisiko eta psikikoak egin zizkieten. Murphy txostena ere egin dute eta Dublingo artxibarrutian egindako delituak jasotzen ditu: 46 apaizek 400 haurretik gora abusatu zituzten 30 urtean.
eliza
Pederastia kasuetako Irlandako apaiztegiak ikuskatzeko agindu du Benedikto XVI.ak
Aita santuak adierazi du adingabekoen aurkako sexu gehiegikeriak egin zituzten apaizek "Jainkoaren eta auzitegien aurrean erantzun" beharko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu