Pekingo goi bilera utzi du Karzaik, azken erasoen ondorioz

2012ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Hamid Karzai Lankidetzarako Shanghaiko Erakundearen goi bilera bukatu baino lehen itzuli da Pekindik Kabulera, NATOk Afganistanen egindako sarraskiarengatik eta Kandaharko eraso suizidengatik. «Zibilak hil diren eta kalte materialak eragin dituenNATOren eraso batek ez du justifikaziorik», erran du. Shanghaiko taldearen berrikuntza nagusia izan da Afganistanen presentzia —behatzaile gisa gonbidatu dute—. Errusia eta Txina dira talde horren sustatzaileak. Pekinek erran du Asiaren erdialdean ez dela «botere hutsunerik» geratuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.