Politika

Perez Esquivel: "Nortasuna eta memoria galtzen duten herriak desagertu egiten dira"

Hain justu, herri guztiek nortasuna eta kidetza sentimendua indartu behar dutela azpimarratu du Bakearen Nobel saridun argentinarrak. Josep Lluis Carod-Rovira Kataluniako lehendakariordearekin bilera egin ostean egin ditu adierazpen horiek.

2010eko martxoaren 3a
10:31
Entzun
Herri guztiek beren nortasuna, kidetza sentimendua eta memoria indartu behar dutela iritzi dio Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel saridun argentinarrak: "Herri guztiek badute kidetza sentimendu bat, eta sendotu egin behar dute. Izan ere, nortasuna eta memoria galtzen duten herriak desagertu egiten dira", esan dio Espainiako Efe albiste agentziari.

Josep Lluis Carod-Rovira Kataluniako Gobernuko lehendakariordearekin bilera egin ondoren egin ditu adierazpen horiek, eta herri guztien nortasunaren defentsa horretan Kataluniak horretarako duen eskubidea nabarmendu du bereziki. Ildo beretik "memoria nazionala" transmititzearen garrantzia nabarmendu du Perez Esquivelek, "etorkizuna argitzeko" baliagarri delakoan.

Carod-Rovira Argentinan da bisita ofizialean, eta Buenos Airesen egin du Perez Esquivelekin bielra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.