Perez Molina militar ohia hautatu dute Guatemalan presidente

Bigarren itzulian bozen %53 lortu ditu, Manuel Baldizon aberats populistari aurrea hartuta

Erredakzioa
2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Aurreikuspenak bete egin dira Guatemalan, eta, Hauteskunde Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, Otto Perez Molina 61 urteko militar ohia da herrialdeko presidente berria. Guatemalarren %60k eman dute botoa, inoiz baino gehiagok bigarren itzuliari dagokionez. Manuel Baldizon hautagai populista izan da Perez Molinaren aurkari bakarra, eta %47ko babesa jaso du oraingo honetan. Alvaro Colomen ondorengoa izango da Perez Molina, eta honen programa sozialekin aurrera jarraituko du.

Presidente berriak lan handia izango du orain. Guatemala gogor astindu du krisiak, eta herritarren %51 pobreziaren mugan bizi dira. Kanpaina osoan, gainera, segurtasuna eta justizia izan dira bi hautagaiek hautesleak erakartzeko erabili dituzten oinarri nagusiak, eta antolatutako hilketekin, gazteez osaturiko gaizkile taldeekin eta delinkuentziarekin amaituko duela hitzeman du Perez Molinak. Promesak betetzea, baina, ez da erraza: uneotan Guatemalako krimenen %98 zigortu gabe geratzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.