Bogota Kolonbiako hiriburutik San Andres irla turistikora zihoan hegazkin bat tximista batek jo eta pertsona bat hil eta 114 lagun zauritu dira. Bertako autoritateen arabera, Boeing 737 markako hegazkina hirutan zatitu da lur hartzeko maniobretan.
Hegazkinean 121 bidaiari zihoazen eta sei tripulatzaile. Eta istripua arrazoi klimatologikoengatik izan dela adierazi dute. Hegazkinean zihoazen lagunak berehala atera dituzte hegazkinetik eta irlako ospitaleetara eraman dituzte.
San Andres irla, Karibe itsasoan Kolonbiak duen balneario turistiko nagusietakoa da.
Istripua
Pertsona bat hil eta 114 zauritu dira tximista batek hegazkin bat jotzean, Kolonbian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu