Foresteko Dries kalean gertatu da aurrenekoa, "terrorismoaren aurkako ikerketa" baten inguruan, Eric Van der Sypt fiskal federalak azaldu duenez: "Poliziek etxebizitzako atera deitu dute, eta tiroka erantzun diete barrutik".
"Susmagarri bat" hil eta lau polizia zauritu dira. Gainera, pertsona batek ihes egin du; gehiago ere izan litezke ihes egin dutenak, Marc-Jean Ghyssels burgumaisuak esan baitu zehaztu gabe dagoela zenbatek egin duten ihes.
Kalea itxi egin dute ibilgailuentzat, eta oraindik ez dakite zein arma motarekin zauritu dituzten poliziak. Parisen iazko azaroan izandako erasoekin lotu dute polizia operazioa.