Manuel Rosales Venezuelako oposizioko buruari Peruk onartu dion babes politikoa dela-eta neurriak hartzen hasi da Venezuelako Gobernua, eta lehen urratsa Liman duen enbaxadorea handik ateratzeko agintzea izan da. Hori lehen pausoa besterik ez, gaur bertan hasiko baitira aztertzen Peruri eman beharreko «erantzun osoa», hartutako erabakia aldatzen ez badu. Venezuelako Justiziak eta Interpolek Rosales atxilotzeko agindu dute, ustelkeriagatik dituen auziengatik.
Peruko Gobernuaren arabera, «tradizio historiko bati erantzuten dion erabakia da Rosalesena, nazioarteko zuzenbidearekin duen konpromisoari». Baina ez du gauza bera pentsatzen Venezuelako Gobernuak, harentzat «nazioarteko zuzenbideari iseka» baita.
Peruk Rosalesi babes politikoa eman izanak Venezuela haserretu du
Venezuelak Liman duen enbaxadorea atera du, Peruk oposizioko buruari eman dion babesagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu