Ipar Irlanda

Peter Robinsonek ez du dimisioa emango iheslarien ezkutuko 'amnistia' dela eta

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak "epaile independente bat" izendatuko duela jakinarazi dio Irlanda Iparraldeko ministro nagusiari eskutitzen auzia argitzeko. John Downey IRAko kide ohia aske utzi izanak azaleratu du DUPek ustez ez zekien mugimendua.

2014ko otsailaren 27a
09:20
Entzun

Londresek erantzun egoki bat eman ezean dimisioa emango zuela esana zuen Peter Robinson Ipar Irlandako ministro nagusi eta DUP Alderdi Unionista Demokratikoko buruak, ezkutuko amnistiaren auzia dela eta. John Downey IRAko kide ohia aske utzi izanak azaleratu du 2005. urtetik 187 iheslari errepublikanori Erresuma Batuak bidalitako gutunen auzia. Robinsonek esan du ez berak eta ezta DUP alderdiak ere ez zutela gutun horien berririk.

Gutun horiek, ustez, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiak eta Gerry Adams Sinn Feineko buruzagiak htzartutako "ezkutuko" amnistia baten erakusle dira, Robinsonen irudiko, eta esan duenez, ezer jakin izan balu unionistek ez zuten onartuko 2007an gobernua partekatzea errepublikanoekin.

David Cameronek ziurtatu du Downeyri bidalitako gutuna "akats baten erruz" bidali zuela Irlanda Iparraldeko Poliziak, eta ez zekiela Scotland Yardek hura aurkitzeko agindua emana zuela, oraindik auto baten leherketagatik epaitzeke baitzegoen. Joan den maiatzaren 19an atxilotu zuten Gatwickeko aireportuan, eta eskutitz horri heldu diote Downeyren abokatuek haren kontrako prozesua abiaraztea saihesteko.

Robinsonek azaldu duenez, ordea, Cameronengandik esperotako hitzak jaso ditu: "Bidalitako eskutitzek ez dute saihestuko IRAko ustezko kideei galdeketak egitea eta haiek epaitzea", eta hauxe gehitu du: "Iheslarietako askok ez dute horren lasai lo egingo".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.