Petro gerrillari ohia alkate da Kolonbiako hiriburuan
BOGOTA. Aise irabazi ditu hauteskundeak Gustavo PetroM-19 taldeko gerrillari izandakoak. Botoen %32,15 eskuratu ditu, Enrique Peñalosa Uriberen taldeko alkate izandakoaren aurretik (%24,9). Biktimen eta Lurrak Itzultzearen Legea zorrotz aplikatuko duela esan du irabazi eta berehala. Udal eta eskualde bozak izan dira Kolonbian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu