Iraken okupazioa

Petrolio Ministerioko zuzendari nagusia hil dute tiroka

Hussein Ali Irakeko Petrolio Ministerioko zuzendari nagusia hil dute tiroka Bagdaden. Barne Ministerioak emandako datuen arabera, Ali lanera joateko etxetik atera denean tirokatu dute. Horrez gain, denbora gutxiren buruan bonba-auto bat leherrarazi du suizida batek Bagdadeko aireporturako errepidean, eta eztandak AEBetako Armadako ibilgailu bat harrapatu badu ere ez du ekintzailea beste biktimarik eragin.

2004ko azaroaren 3a
10:28
Entzun
Zehazki, AEBen kontrol postu militar baten aurka zartarazi du ibilgailua, eta Humvee ibilgailu batharrapat du. Hala ere, soldaduen artean ez duela ez inor hil, ez inor zauritu adierazi du agintaritza militar estatubatuarrak.

Aliren hilketari dagokionez, Irakeko behin-behineko Gobernuko agintari eta teknikariak tiroka hiltzea ohiko bilakatu da; erreboltariak kolaborazionistatzat jotzen dituzte Gobernuarekin harremana dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.