Petrolio plataforma bat hondoratu da Errusian
MOSKU. Ekialde Urruneko Errusiako itsasoko Kolskakha petrolio plataforma irauli eta urperatu egin da ekaitz gogorraren ondorioz. Bertan zeuden 67 lagunetatik 49k desagerturik jarraitzen dute, eta haiek bilatzeko lanetan ari dira hainbat itsasontzi, hegazkin eta helikoptero. Bertako iturrien arabera, plataformak ez zituen betetzen segurtasun neurriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu