'Phoenix' kapsula Marteko ipar polora bidean da, bizidunen bila

'Phoenix' Marteko ipar polora bidaltzen den lehen kapsula da; helburua organismoak aurkitzea da

2007ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Martera bidean da dagoeneko Phoenix kapsula. Hamar hilabeteko bidaia luzearen ondoren, planeta gorriko ipar poloan lurreratuko da.Bertan, ur izoztuaren laginak hartu eta organismo bizidunak aurkitzea izango da NASA Estatu Batuetako Espazio Agentziak abiarazitako misioaren helburua .

Ostiralerako aurreikusita zegoena, eguraldiagatik atzo arte atzeratu zuten NASAkoek. Phoenix Martera bidean da dagoeneko, ordea, Cañaveral lurmuturretik Delta II espaziontziaren barruan irten ondoren. 679 milioi kilometroko bidaia egiteko, 20.300 kilometro orduko abiadura hartuko du, eta dena ondo badoa, hurrengo urteko maiatzaren 25ean ipar poloan lurreratuko da. Doug Mc Cuistion NASAko Esplorazio Programako zuzendariak bidaia berezia dela adierazi du:«Marteko ipar polora egiten den lehenengo misioa da, baita izotza ukituko duen lehena ere».

Phoenix-en helburua, Marteko lur azpian ura baden frogatzea izango da, besteak beste. Ur izoztuarekin kontaktuan dauden propietate materialen ezaugarriak aztertu, ura urtu den begiratu, eta poloko klima eta urtaroen aldaketak ikertuko ditu gainera. Aitzitik, Peter Smith Arizonako unibertsitateko kideak eta NASAren Marteko zuzendari zientifiko Michael Mayerrek misioaren helburu nagusia planetan organismoak ote dagoen ziurtatzea dela adierazi dute. Izan ere, egun jarduerarik ez duten, baina iraganean izan zezaketen organismoei bizitza ematea dute helburu NASAkoek.



'PHOENIX' UR BILA.Phoenix-ek Delta II espaziontziaren laguntza behar izan du Lurreko orbitara iristeko, eta gero, handik, Marterako noranzkoan harainoko bultzada emateko. Abiadura handia hartuko du Phoenix-ek, nolanahi ere, planeta gorriko atmosfera zeharkatu bezain laster, paraxuta eta suziriekin abiadura galgatu beharko du. Martera iritsi eta Phoenix-ek bere hegalak zabalduko ditu: beso errobotikoez eta esku-induskagailuezzulatuko du Marteko lurzorua, ura antzeman eta laginak hartzeko.

Marten egon daitekeen ur guztiaren %50-70 ipar poloan dagoela uste dute NASAko zientzialariek. Hain zuzen, lurrazpian eta izoztuta. Usteak egi badira, Marteko uraren historia eraiki eta planetan bizitza posible egiten duten baldintzak dauden edo egon ote diren jakin ahalko dute. Marteko ipar poloa, Lurreko Alaskaren (AEB Ameriketako Estatu Batuak) latitude berean dago.

Aurkitzear dagoena izotza bakarrik edo izotz urtua izan daitekeen ez dakite seguru oraindik zientzialariek. Hala ere, Phoenix-ek ura egoera likidoan aurkituko balu, planeta idorrean bizitza posible dela esan nahiko luke. Izan ere, mikrobio askorentzat, bizitzeko ingurune egokia ura dagoen edozein leku da. Izan Lurra, izan Marte, berdin dio horrek.



MarTe IKerTzen

1997. urtea.Pathfinder izan zen Martera egindako lehen misioa. Planeta gorriko lehen irudi zehatzak ikusteko aukera eman zuen misio honek.

2004ko urtarrila.Spirit eta Opportunity izeneko ibilgailuek Marten lur hartu zuten. Iraganean ura bazegoela ziurtatu zuten urte horretan bertan.



2007

Abuztuaren 3a. Eguraldiagatik Phoenix kapsularen espazioratzea egun bat atzeratu ondoren, atzo aireratu zuten Delta II espaziontziaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.