Epailearen erabakiaren arabera, Augusto Pinochet prozesatua izan da lau delitu horiek egin eta bere ondasunak Riggs banketxean identifikatzeagatik, eta 1989an notarioaren aurrean bere deklarazioa faltsuki egiteagatik.
Pinocheten prozesatzea aurrera eramateko eskaria iragan astelehenean egin zuten Carmen Hertz eta Alfonso Insunza akusazio abokatuek. Eskaera horri Estatuko Defentsa Kontseilua gehitu zaio.
Azaroaren 4a eta 17a bitartean diktadore ohiari egindako galdeketen ondoren hartu du bere erabakia epaileak.
Carlos Cerda epailea bera izan zen baldintzapeko askatasuna eman ziona 22.000 dolarreko bermearen truke.
‘Pinochet auzia’
Pinochet bere etxean atxilotu dute, eta prozesatua izan da lau delitu egiteagatik
Augusto Pinochet Txileko diktadore ohiari lau delitu leporatzen zaizkio; zerga iruzurra, lanabes publikoak eta pasaporteak faltsutzea, eta zinpeko aitorpenean ondasun batzuk ez deklaratzea. Carlos Cerda Pinochet auziko epaileak diktadore ohia bere etxean, La Dehesan, atxilotzeko agindua eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu