zerga iruzurra
Pinochet diktadore ohiaren emaztea aske utzi dute, semeak ,berriz, kartzelan segi beharko du
Santiago Txileko Apelazio Gorteak aske utzi du Lucia Hiriart, Augusto Pinochet diktadore ohiaren emaztea, baina semeak, Marco Antonio Pinochetek, kartzelan segi beharko du. Atzo bertan auziperatu zituen Muñoz epaileak ama-semeak zerga iruzurra leporatuta.
Zerga iruzurra leporatuta atzo auziperatu zituen Muñoz epaileak Txileko Pinochet diktadore ohiaren emazte eta semea. Gaur, berriz, Apelazio Gorteak hala erabakita Lucia Hiriart aske utzi dute, seme Marco Antonio Pinochetek ,ordea, kartzelan segi beharko du. Epailea Pinocheten dirutzaren jatorria ikertzen ari da, eta Apelazio Gorteak dio Pinochet diktadore ohiaren semea “arrisku bat” dela gizartearentzako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu