Txile

Pinochet diktadorea itaunduko dute gaur, eta auziperatua izan daiteke

Txileko diktadorea izandako Augusto Pinochet galdekatzeko asmoa du gaur Juan Guzman epaileak. 'Condor operazioa'-gatik itaunduko dute, eta auzitara eramandako abokatu Eduardo Contrerasek esan duenez, aukera asko daude diktadore ohia epaitzeko. Pinocheden abokatuak haserre daude, eta Pabo Rodriguezek esan duenez, "Pinoched ez dago galdeketa bati aurre egiteko moduan".

2004ko irailaren 25a
13:08
Entzun
Rodriguez hamaikatan saiatu da galdeketa eragozten, baina jarri dituen errekurtso guztiak alferrik izan dira.

'Condor Operazioan' izan zuen erantzukizunagatik epaitu nahi dute. Argentina, Brasil, Bolivia, Paraguai, Txile eta Uruguaiko diktadurek 1970eko hamarkadan ezarritako jazarpen plan honen ondorioz, dozenaka mila aurkari hilak eta desagerraraziak izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.