Salvador Allenderen Gobernuaren aurkako estatu kolpearen eta diktaduraren gorazarrea egin zuen aitonaren hileta ekitaldian.
Augusto Pinochet Molina -Augusto Pinochet Uharte diktadore zendu berriaren biloba- Txileko Armadatik botatzea erabaki dute buruzagi militarrek.
Herenegun, Allenderen Gobernuaren kontrako estatu kolpea eta diktadura justifikatzen zituen hitzaldia egin zuen, Santiagoko Eskola Militarrean, aitonaren hileta ekitaldietan. Aitona goraipatu zuen "gobernu marxistak totalitarismoa ezartzea armen bidez" galarazi zuelako, eta Pinochet diktadorean kontrako ekimenak aurrera erama dituzten epaileak gogor kritikatu zituen.
Hitzaldi horren ostean, 33 urteko Pinochet Molina Armadatik botatzea erabaki dute Txileko buruzagi militarrek. Oscar Izurieta buruzagi nagusiak Michelle Bachelet presidenteari atzo eskatu zion (bart gaua Euskal Herrian) Pinochet Molina kaleratzeko. Izan ere, ofiziala denez, presidentearen dekretua behar zen hura Armadatik egozteko. Bacheletek berehala sinatu zuen dekretua.
Mundua
Pinocheten biloba Txileko Armadatik bota dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu