"Diziplina akats larria egin zuen, eta egoerak eskatzen duen tamainako zigorra izango du", dio Armadak zabaldutako oharrak. Gaineratu dutenez, ez zegoen aurreikusita hiletan Pinocheten biloba horrek hitz egiterik, eta gainera, hark esandakoak "ez datoz bat iritzi ofizialarekin".
Pinocheten bilobak esan zuen "gerra hotza bete-betean zela modelu marxista leninista irabazteko" balio izan zutela bere aitonaren ekintzek. Gainera, bere aitonaren kontrako auzibideak ireki zituztenen kontrako hitzak ere izan zituen.
Hiletan zen Txileko Defentsa Ministro Vivianne Blanlot, eta ekitaldia amaitu zenean esan zuen zigortu egin beharko luketela, "Armadako kide batek ezin duelako iritzia eman publikoki, eta gutxiago uniformea jantzita".
Txile
Pinocheten biloba zigortuko du Txileko Armadak, hiletan estatu kolpea goraipatu zuelako
Augusto Pinochet Txileko diktadore ohiaren hiletan hark egindako estatu kolpea goraipatu zuen bere biloba Augusto Pinochet Molinak. Txileko Armadako kapitaina da bera, eta Armadak zigorra jarriko dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu