Pinocheten garaiko Polizia Sekretua auzipetuko dute
SANTIAGO. Augusto Pinochet diktadorearen garaiko Polizia Sekretuaren goi karguak auzipetzeko agindu du Txileko Apelazio Auzitegiak. 1975. urtean oposizioko kide bat hiltzea leporatzen diete. Epaileen arabera, Polizia Sekretuak tiro egin zion Luis Fidel Arias Pinori. Goi kargu horiteako batek, gainera, 200 urteko espetxe zigorra jaso zuen aurretik, giza eskubideak urratzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu