Ipar Korea

Piongiangek ohartarazi du Segurtasun Kontseiluaren zigorrak "gerra deklarazioa" direla

2006ko urriaren 17a
15:50
Entzun
Ipar Koreak "errukigabe joko" du NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren zigor ebazpena babesten duenari. Izan ere, Piongiango Gobernuaren ustez Segurtasun Kontseiluaren ebazpena babestea Ipar Korearen subiranotasun nazionala urratzea izango litzateke. Hain zuzen ere, gerra deklaraziotzat jo du joan den larunbatean Segurtasun Kontseiluak proba nuklearra egiteagatik bere aurkako zigorrak ezarriz onartutako ebazpena.

Ipar Koreako Atzerri Ministerioak albiste agentzien bidez plazaratu duenez, Piongiangek "bakea nahi du baina ez dio beldurrik gerrari". Gogor salatu du NBEko Segurtasun Kontseiluak larunbatean onartutako ebazpena eta "guztiz baztertu" du. Oharrean azpimarratzen du, ebazpena "AEBen etsaitasun politikaren emaitza" dela.

Hori dela-eta, Atzerri Ministeritzaren oharrak dio gerra deklaraziotzat baino ezin daitekeela hartu Segurtasun Kontseiluaren ebazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.