mundua

PKK-k astebete luzatu du su-etena

2010eko irailaren 20a
18:02
Entzun
PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren talde armatuak jakinarazi du astebete luzatu duela su-etena; hau da, gaur zortzira arte. Abuztuaren 13tik dago su-etenean; alde bakarreko erabakia izan zen.

Turkiako eta Kurdistango 150 intelektual, idazle eta artistek Turkiako Gobernuari eskatu diote gatazkari irtenbide baketsua emateko lan egin dezala. Besteak beste, BDP Bakea eta Demokrazia Kurdistango alderdi politikoarekin hitz egiteko galdegin diote. BDPk irailaren 12an Turkiako Konstituzioaren erreformari buruzko erreferendumean indar handia erakutsi zuen Turkiaren menpeko Kurdistango eskualde askotan, horietan herritarren %90ek galdeketa boikotatu egin zutelako.

PPK-k 1984an hartu zituen armak, Kurdistanen askatasunaren alde egiteko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.