PKK-k bere gain hartu ditu Turkiako soldauden aurka egindako erasoak. Haien esanetan, PKKko bost kide hil dira erasoetan. Armadak adierazi duenez, gutxienez 24 soldadu turkiar hil eta 18 zauritu dira. Aitzakia horrekin Turkiako armadako eliteko hainbat taldek Kurdistanen herrialde horrek eta Irakek duten muga zeharkatu dute PKK erasotzeko, eta PKKko 23 lagun hil dira gutxienez armadaren erasoaren ondorioz.
Reuters albiste agentziak Turkiako segurtasun iturriak aipatuz azaldu duenez, PKKko kideek Turkiaren militarren postu baten aurka tiro egin dute. Bertako hedabideen arabera, ordea, postu bat baino gehiagoren kontra egin dute erasoa.
Erdogan: "Hil egin behar dute"
Erdogan Turkiako lehen ministroak bertan behera utzi du Kazajistanera egitekoa zen bisita. Erdoganen esanetan, ez dute atera pausurik emango: "Turkiako bandera gorria da, hildakoen odolaren kolorekoa. Ez dugu lur zentimetro bat ere emango. Etsaia edonor hiltzeko gai da, umeak, jaio gabeko haurrak eta baita irakasle zein inganiariak ere. Hil egin behar dute".