PKK Kurdistango Langileen Alderdiak abuztuaren 13an iragarritako su-etena beste hilabete luzatu duela esan du gaur. Hasiera batean irailaren 20an zen gerrilla kurduaren meniaren bukaera eguna, baina astebete luzatzea erabaki zuen. Orain, beste hilabete luzatu du.
Murat Karayilan PKK-ko buruak azaldu du "bakearen aldeko ahaleginei aukera" eman nahi dietela.
Joan den astean Turkiako eta Kurdistango 150 intelektual, idazle eta artistek Turkiako Gobernuari eskatu zioten gatazkari irtenbide baketsua emateko lan egin dezala. Besteak beste, BDP Bakea eta Demokrazia Kurdistango alderdi politikoarekin hitz egiteko galdegin zioten. BDPk irailaren 12an Turkiako Konstituzioaren erreformari buruzko erreferendumean indar handia erakutsi zuen Turkiaren menpeko Kurdistango eskualde askotan, horietan herritarren %90ek galdeketa boikotatu egin zutelako.
Kurdistango Langileen Alderdiak 1984an hartu zituen armak. Turkiarekin duen gatazkan harrezkero 45.000 lagun hil dira.
munDUA
PKK-k hilabete luzatu du su-etena, "bake ahaleginei aukera" emateko
Gerrilla kurdua abuztuaren 13tik dago menian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu