PKK-k Siriaren menpeko Kurdistanen ez sartzeko ohartarazi dio Turkiari
PKK Kurdistango Langileriaren Alderdiak Turkiari ohartarazi dio Siriaren menpeko Kurdistanen sartzen bada, eremu osoa «gerra gunea» bilakatuko duela. «Turkiako Estatua gure jendearen aurkako esku hartzea prestatzen ari da», Murat Karayilan PKK-ko buruzagietako batek erran duenez. «Utzi garbi azaltzen: Turkia mendebaldeko Kurdistanen sartzen bada, Kurdistan osoa gerra gunea bilakatuko dugu». Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak iragan astean egindako adierazpenen harira mintzatu da PKK. Erdoganek Siriarekiko mugan «babes eremu bat» sortzeko aukera aipatu zuen, eta horrek praktikan mendebaldeko Kurdistan okupatzea ekarriko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu