PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren gerrillako hamabi kide eta Turkiako armadako hiru soldadu hil dira bart Turkiaren menpeko Kurdistanen, bi parteen arteko borroketan. Hakkari-n izan da borroka bat, Irakeko mugatik gertu. Berri agentzien arabera, PKK-ko 50 lagunek Turkiako armadaren postu baten aurkako erasoa egin dute, eta tiroketan hiru turkiar soldadu zendu dira. Armadak kide gehiago bidali ditu hara, hegazkinak ere bai, eta bederatzi gerrillari kurdu hil dituzte.
Elazig eskualdean izan da beste borroka. Han ez da Turkiako soldadurik zendu. Bai PKK-ko hiru kide.
PKK-k 1984an hartu zituen armak, Kurdistanen independentzia eskatzeko. Hamabi milioi kurdu bizi dira Turkian. Harrezkero bi parteen arteko gatazkan 42.000 lagun hil dira.
munDUA
PKK-ko hamabi kide eta Turkiako hiru soldadu hil dira
Bi borroka izan dituzte bart Turkiaren menpeko Kurdistanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu