KURDISTAN

PKK-ko ustezko 280 kide eta zale hil ditu Turkiak abenduan

Turkiako armadak hainbat operazio abiatu ditu Ipar Kurdistango probintzietan azken asteetan.

Istiluak Diyarbakirren abendu amaieran. STR / EFE
2016ko urtarrilaren 4a
12:19
Entzun

Hilabete daramate etxeratze aginduarekin Diyarbakirren, eta hilaren 14an eman zuten agindu hori Cizren eta Silopin. Armadaren arabera, bi "terrorista" hil zituzten igandean Silopin, eta zortzi Cizren. Guztira, 30 lagun hil dituzte Silopin, 195 Cizren eta 55 Diyarbakirren, armadak zabaldutako datuen arabera.

PKK Kurdistango Langileen Alderdiak ukatu egin du bere gerrillariak hiri horietan borrokatzen ari direla. Halaber, salatu du arma arinak daramatzaten PKKren zaleen aurka ari dela Turkiako armada. Hark zabaldutako hildako kopurua ere auzitan jarri du gerrillak.

HDPk zibilen hilketak salatu ditu bart. Alderdi horren arabera, 27 dira Cizren hildakoak; hogei Silopin, eta hamalau Diyarbakirren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.