PKK-koak izatea egotzita, 31 lagun kartzelatu dituzte
ISTANBUL. Iragan ostiralean atxilotutako 38 lagunetatik 31 espetxean sartzeko agindua eman du Istanbuleko auzitegi batek, PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin lotura izatea leporatuta. 35 lagun espetxeratzea eskatu zuen fiskaltzak, baina azkenik lau aske uztea erabaki dute epaileek. Kartzelatutakoen artean Fatma Kurtulan BDPko legebiltzarkide ohia dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu