PKK Siriako erregimenaren alde lanean ari dela salatu du oposizioak

Errusiak dio ez duela onartuko Frantziaren ebazpena; manifestazio jendetsuak egin dituzte Al-Assaden alde

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Siriako Kontseilu Nazionalaren arabera, PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren Siriako kideak erregimenarekin bat egin dute. «PKK-ko militanteak erabiltzen ditu Damaskok, eta errepresioan laguntzen diote horiek itzaletik», salatu du Mohammad Bassam Siriako oposizioko kideak eta Damaskoren Suediarako ordezkari ohiak.

Errusiak, berriz, Frantziari esan dio ez duela onartuko NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluan zigorrak ezartzeko ebazpenik, eta atzera bota du Parisen azken proposamena. Damaskoren alde eta Arabiar Ligaren misioaren aurka jendetza bildu zen hainbat hiritan, atzo. Protestetan hamabost lagun hil zituzten, atzo, gutxienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.