mundua

PKKrekin zerikusia dutelakoan, 31 lagun kartzelatu dituzte

2012ko urtarrilaren 17a
16:22
Entzun

Turkiako auzitegi batek, Kurdistango Langileen Alderdiarekin (PKK) zerikusia dutelakoan, 31 lagun kartzelara bidali ditu —tartean, parlamentari ohi bat: Fatma Kurtulan—. 2009an hasi zuen ikerketa, eta, haren arabera, PKK-k Kurdistango Komunitateen Batasuna (KCK) alderdia sortu zuen, erakunde politiko propioa izan zezan.

Ostiralean burutu zuten polizia operazioa, eta 38 lagun atzeman zituzten. Besteak beste, Bakea eta Demokrazia Alderdiaren (BDP) egoitzetan sartu ziren poliziak. Fiskalek 35 kide espetxeratzeko eskatu zuten, eta epaileak 31 bidali ditu kartzelara.

BDPk 29 parlamentari ditu Turkian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.