PKKren aurkako politika gogortuko du Erdoganek
ISTANBUL. Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak kurduen aurkako jarduera militarra gogortuko duela jakinarazi dio PKK Kurdistango Langileen Alderdiari. Erdoganen arabera, orain arte pazientzia izan dute Ramadana dela eta, baina hura amaitzean PKKrekiko politika erabat aldatuko dute. Atzo bertan, PKK-k soldadu bat hil zuen Turkia hegoaldean, NTV katearen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu