Besir Atalay Turkiako Lehen ministrordeak eman du neurrien berri, NTV telebista katean. Ez du arauen xehetasunik eman, baina 2013ko urtarrilean abiatutako bake elkarrizketak legez babestea da asmoa.
BDP Bake Demokraziarako Alderdi kurduak nabarmendu du Turkiako Gobernuaren eta PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren artean egiten ari den bitartekaritza lana legez babesteko beharra. Izan ere, bilera horiek "terrorismoari laguntzea" izan liteke, egungo legeriaren arabera.
PKKrekiko politikariek, funtzionarioek edo agintari militarrek izan ditzaketen kontaktuak zigorgabetzearekin batera, PKK-ko kideak gizarteratzeko neurriak bil ditzake araudi berriak.