mundua

PKKren guneak bonbardatu ditu Turkiako Armadak

Iraken mendeko Kurdistanen egin dute erasoa, eta zauritu eta heriotzen berririk ez dute eman kurduen hurbileko iturriek. Kurdistango Langileen Alderdi PKK-k su-etena bertan behera utzi zuen ekainean, eta azkenaldian asko gogortu dira Turkiako indarren eta talde armatu kurduaren arteko borrokak.

2010eko uztailaren 10a
11:11
Entzun
Turkiako Armadako hamar gerra hegazkinek PKK-k kontrolatzen dituen zenbait gune bonbardatu ditu bart, Firat kurduen hurbileko albiste agentziak jakinarazi duenez. Zehazki, Hakurk eta Xinero inguruak bonbardatu dituzte, hots, Iraken menpeko Kurdistango lurrak; kurduek autonomia dute Iraken. Firaten arabera, gauerdian hasi eta ordu eta erdi inguru iraun du bonbardaketak. Ez du zauritu eta hildakoen albisterik eman.

Ekainean PKK-k bertan behera utzi zuen su-etena, eta ordutik asko gogortu da Turkiaren eta talde armatu kurduaren arteko enfrentamendua. Azken bi hilabeteetan 300 bat lagun hil dira liskar horien ondorioz, Turkiaren arabera, PKKren inguruko 240 bat lagun eta bere armadako 60 bat kide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.