Mundua

PKKren kontrako indarrak areagotuko dituela hitzeman du Irakeko Gobernuak

Kurduen talde armatu horren kontra egiteko Iraken mendeko Kurdistanen sartzeko prest da Turkiako Gobernua. Hain zuzen ere, Turkian egin ditu adierazpen horiek Nuri al Maliki lehen ministro irakiarrak, Iraken auzoko herrialdeen goi bileran.

2007ko azaroaren 3a
15:01
Entzun
PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren kontra indarrak areagotuko dituela hitzeman du Nuri Al Maliki Irakeko lehen ministroak, hain justu, Iraken auzoko herrialdeen goi bileran, Istanbulen.

PKKren kontra neurri zorrotzak hartzen ari direla ziurtatu du Malikik, eta horien adibide, PKK-k Iraken dituen bulegoan ixten ari dela agertu du. "Irakek ez du auzokoei erasotzeko gune bat izan behar. Gureekin elkarlanean arituko gara mehatxu horri aurre egiteko", esan du.

Azken asteetan ika-mika sortu da Turkiako eta Irakeko gobernuen artean Kurdistango auzia dela tarteko. Izan ere, Turkiako Gobernuaren arabera, PKK-k Iraken mendeko Kurdistanen ditu baseak eta han prestatzen ditu Turkiaren mendeko Kurdistanen egiten dituen erasoak. Ondorioz, Turkiako armada Irakeko lurretan sartzea onartu du Parlamentuak, eta dagoeneko 100.000 soldadu zabaldu dituzte mugan. Irakeko Gobernua haserre agertu da erabaki horrekin, eta esku-hartze onartezina dela iritzi dio.

Iraken auzo herrialdeen goi bilera ika-mika hori lasaitzeko erabiltzen ari dira. Besteak beste, Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkaria han da, giroa lasaitzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.