Quebec

PLQ federalistak irabazi ditu bozak, eta ADQ autonomistak aurrea hartu dio PQ independentistari

2007ko martxoaren 27a
16:21
Entzun
Ohiko bipolarizazioa gainditu, eta ADQ Quebeceko Ekintza Demokratikoa alderdia giltzarri bihurtu da Quebecen, igandeko hauteskundeen ondoren. Egitasmo horrek "autonomistatzat" du bere burua, eta joera kontserbadorekoa da. Nolanahi ere, 5 diputatu lortu zituen aurreko hauteskundeetan, eta emaitza errealen gainean egindako proiekzioen arabera, 41 izango ditu oraingoan. Ondorioz, PQ independentistari bigarren lekua kenduko lioke, eta hirugarren indar bihurtuko litzateke 38 diputaturekin (46 izan zituen aurreko legegintzaldian).

Azken batean, PLQ federalista kontserbadoreak irabaziko lituzke berriro hauteskundeak, baina ordezkari galera handia izango luke: 74 diputatutatik 46ra igaroko litzateke.

PQ independentistak hauteskunde horiek irabaziz gero berriro ere autodeterminazio galdeketa antolatzeko asmoa zuen, baina arestian aipatu bezala, emaitza txarrak izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.